XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuk horraino ere ez dira heltzen; gauza horreek ez ditue behar bestean ederresten.

Dana dala, hurrengo pausuan dago untzea: ederraren sentimendu hunkigarri hori azaltzen jakitean.

Hori teknikak eta ikasteak dakar.

Gauza bi horreek alkartzen dakiana da olerkaria.

Ondoren oleskariak datoz.

Oles egitea deitzea da, atean kask-kask eginik, haren barrua, bai bihotza eta bai haren izate guztia dardaraz jartzen dauana, hori da oleskaria niretzat.

Enbeita zaharraren bertsoz osoturik liburu bat egin neban orain dala urte asko.

Argentinan argitaratu zan.

Haren bertsoak ia danak batu nituan; gero ere agertu dira banaka batzuk baina.

Eta danak dira horretara, oleska egindakoak.

Bertsolaria zan bera izan, baina gerra aurretik, hemen Bizkaian batez ere, mitinen bat zanean, batzarren bat zanean, Enbeitari deitzen eutsien; eta ha ez zan ibilten hau eta bestea esaten; herriagana joian zuzen; irudi polit batzuk erabilten zituan handik eta hemendik hartuta eta herriaren bihotza dardaraka ipintera joian.

Abertzaletasuna zabaltzen ibili ohi zan.

Beste batzuk ere ibiliko ziran, baina Enbeita zan beti deitua toki guztietara.

Horregaitik ipini neban nik, liburu horretan, oleskari eta gaur ere horretara dabiltzanei oleskari deitzen deutset.

Hirugarren mailan dagoz niretzat bertsolariak.

Beheratxoago.

Ez dira heltzen olerkari izatera, ezta herria aupatzera ere.

Gaur, hala ere, hori esatea ez da egia osoa.

Gaur badira Gipuzkoan eta Bizkaian batez ere, esate baterako, Amuriza, Lopategi, Enbeita... horreek oleskariak dirala esango neuke nik.

Dana dala, bertsolaritzan sarturik dagoz.

Mugaz bestaldean, hor dogu Xalbador.

Ha zer zan? olerkari ala bertsolari?

Izatez, lehenengo olerkari zala uste dot nik, eta gero bertsoginan ere ibilten zala hara eta hona.

Baina oso eder eta egokia zan.

Odolaren Mintzoa liburua irakurtea baino ez dago haren pentsamentuaz jabetzeko.

Baekian bai ederra zer zan eta non egoan.